Faktoria
Astelehenean
Durangoko Azoka eta kirola nagusi, asteleheneko 'Faktoria' magazinean
B.F.
EiTB
Honez gain, kirol tertuliak, boluntariotzak, bertsolaritzak eta musikak beteko dute Euskadi Irratiako goizetako saioa.
10.00etan emango diogu hasiera ‘Faktoria’ko magazinari, Durangoko Azokako azken berriak ezagutuz. Horretarako, Harkaitz Cano, Oier Arantzabal eta Rafa Rueda izango ditugu gurean.
10:30ean, kirolen tartea irekiko dugu Joxe Mari Apaolazarekin. Gero, Igor Illarramendik ‘begi alperra’ delakoaz hitz egingo digu. 11:00etan, kirol tertulia izango dugu, Beñat Zarrabeitia eta Andoni Urbistondo solaskideekin.
11:30ean, Areatzako emakumeen lanbideak ezagutuko ditugu eta boluntariotzaren gaia jorratuko dugu Ohiane Egurtzarekin. 12:00etan, Euskararen Ginkanaren berri emango digu Itsaso Olaizolak. Jarraian, Xabier Sukiarekin izango gara, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaz mintzatzen.
Saioa bukatzeko, 12:30ean musikari tarte bat eskainiko diogu, Aritz Cestonarekin.
rekin.