Itxi

Faktoria

Urtarrilak 7

Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren urteurrena, ‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Gainera, Ibon Sarasola hizkuntzalaria eta Gemma Zabaleta sozialista izango ditugu gurean.

  • Iturria: EFE

    Iturria: EFE

8:00etan emango diogu hasiera gaurko ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiako orduz orduko informazioa zerbitzuarekin. Jarraian, 8:15ean, Iosune Egiarte Bilboko Udal Kontsumo Bulegoko zuzendariari egingo diogu elkarrizketa.

Tertulian, Bingen Zupiria, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendi izango ditugu puri-purian dauden gaien errepasoa egiten. 9:00etan, Charlie Hebdoren aurkako atentatuen urteurrena dela eta, Xabier Madariagarekin hitz egingo dugu Paristik.

9:30ean, Ibon Sarasolaren asteroko tartean, ‘merkealdia’ hitza aztertuko digu hizkuntzalariak. Gero, Gemma Zabaleta sozialistari egingo dio elkarrizketa Maite Artolak.

10:00etan, Idoia Torregarairen tartearekin irekiko dugu Faktoria Magazinea. Gero, Donostiako Egia auzoan euskara bultzatzeko aurrera eramango duten ekimenaren berri ematen etorriko da gurera Aitziber Gurutzeaga. Nazioarteko atalean, Juanjo San Miguel Charlie Hebdoren aurkako atentatuen urteurrenaz mintzatuko da.

11:00etan, Amaia Nausia eta Arantzazu Fernandez izango ditugu gurean, Mein Kampf-en azken edizioaren berri ematen. Ordu bete geroago, 12:00etan, Txinan bizi den Jon Mikeo arropa diseinatzailearekin hitz egingo dugu.

tz egingo dugu.