Itxi

Faktoria

Urtarrilak 14

Nazioartea eta osasungintza nagusi, gaurko ‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Gainera, Martxelo Otamendi, Nerea Azurmendi eta Bingen Zupiria izango ditugu solasaldian.

8:00etan emango diogu hasiera gaurko ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. 8:30ean, Martxelo Otamendi, Nerea Azurmendi eta Bingen Zupiria izango ditugu solasean.

9:30ean, Ibon Sarasola hizkuntzalariaren asteroko ‘Sinadura’z gozatzeko aukera izango dugu eta, jarraian, Itxaso Martin antropologoaren bisita jasoko dugu Miramongo estudioan.

Faktoria Magazinean, Farmazia Lagunkoia ezagutuko dugu. Munduko Osasun Erakundearen programarekin bat eginez, Donostiak planteatu duen ekimen bereziaz hitz egingo dugu Gipuzkoako Botikarien Elkargoko presidentearekin, 10:00etatik aurrera. 10:30ean, nazioarteko tartean, Juanjo San Miguelek Obamaren inguruko gogoeta egingo du.

11:30ean, Bidasoako Lanbide Heziketako Institutuak emango dituen dronak gidatzeko ikastaroez arituko gara, Larraitz Arzelusekin. 12:00etan, Topatuk kaleratu duen Euskal Herriko Gaztetxeen gida izango dugu hizpide.

o dugu hizpide.