Itxi

Faktoria

Gizartea

10 urteko aldea, Bilbo eta Gasteizeko biztanleen bizi itxaropenean

B.F

EiTB

Gipuzkoan, Pasai San Pedro, Intxaurrondo eta Altza dira bizi itxaropen laburrena duten guneak.

Amaia Bacigalupe EHUko ikerlaria da eta Eusko Jaurlaritza eta OPIK taldeak elkarlanean egindako  ikerketa batean parte hartu du. Ikerketa honetan, EAEko bizi itxaropena eta baldintza sozioekonomikoak alderatzen dira, zonalde ezberdinetan aldagai batek bestearengan duen eragina aztertzeko asmoz.

Amaiak ‘Faktoria’n esan digunez, alde handia dago EAEko lurralde ezberdinen artean. Izan ere, Gasteizen bizi den gizon batek Bilbo Zaharrean bizi den batek baino 10 urte gehiagoko bizi itxaropena izan dezake.

EHUko ikerlariak nabarmendu duenez, ikasketa mailak, langabezia tasak, kualifikazio mailak eta kontratu motak asko eragiten dute bizi itxaropenean. Bost faktore hauekin osatu du OPIK ikerketa taldeak ‘baldintza sozioekonomikoa’ aldagaia. Honako aldagaia eta bizi itxaropena alderatzean, erlazio lineala dagoela ondorioztatu dute.

Erkidegoen arteko konparazioa eginez, Bilbo Zaharra, Otxarkoaga eta Zorrotza dira Bizkaian bizi itxaropen laburrena duten zonaldeak. Gipuzkoan, Pasai San Pedro, Intxaurrondo eta Altza dira kaltetuenak eta Ondarreta eta Amara, ordea, datu positiboenak dituztenak. Hiriburuen artean, Gasteizen kokatzen dira bizi itxaropen luzeena duten auzoak.

uzoak.