Itxi

Faktoria

Kale izendegia

Itxaro Borda, Olasagasti, Garitano... nori eskainiko zenioke kale bat?

B.F

EiTB

Frankismo garaiko izenak dituzten kaleei deitura berri bat emateko proposamenak entzuteko prest dago Juan Mari Aburto Bilboko alkatea.

Bilbon, frankismo garaiko izenak dituzten kaleen deiturak aldatzeko erabakia hartu du Juan Mari Aburto alkateak. Azken hitza alkatearena den arren, herritarrek ere parte har dezakete prozesu honetan, kale bat merezi duten pertsonen izenak proposatuz. Aldatuko dituzten kaleen artean, Salbeko zubia (Espainiako printze-printzesak zubia) eta Aita Remigio Vilariño kalea daude, Oihane Egurtza lankideak 'Faktoria'n kontatu digunez.

Juan Mari Aburto alkateak bost emakumeren izenak proposatu ditu, baina herritarrek bestelako aukeraketa egin dute. Proposamen arrakastatsuenen artean, Jose Angel Iribar eta Yolanda Gonzalez izenak daude.

Emakumeen izenak lehentasuna izatea ez da nolanahiko baldintza. Iruñean, adibidez, pertsona-izena duten kaleen % 7 bakarrik dira emakumeenak. Hernanin, berriz, 24 kalek gizon izena dute, eta bost kalek dute erlijioarekin lotutako emakumezko baten izena.

Kasu bitxia den arren, Euskal Herrian emakume-izenez jositako auzo bat dago. Marie Curie, Clara Campoamor, Akitaniako Leonor, Shirin Ebadi… Berriobeitiko Artikaberri auzoko kale guztiek kulturarekin zerikusia duten emakumeen izenak dituzte.

ng>