Itxi

Faktoria

Otsailak 10

Kalakan taldeko kideak, gaurko ‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Honez gain, Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariari egingo diogu elkarrizketa Faktoria Albistegian.

8:00etan emango diogu hasiera ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Ordu erdi geroago, Joseba Arruti, Hedoi Etxarte eta Fermin Munarriz izango dira gurean, eguneroko solasaldian.

9:00ean, Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentaria izango da gurean, Nafarroako Gobernuak bizi duen egoeraz mintzatzeko.  9:30ean, ekonomia tertulian, Jose Luis Elorza eta Beatriz Plaza izango ditugu gurean. Jarraian, Maialen Lujanbioren asteroko ‘Sinadura’z gozatzeko aukera izango dugu.

Magazinean, birziklapena, moda eta amuarrainen hazkuntza uztartzen dituen enpresa proiektua ezagutuko dugu, 10:00etatik gora. 11:00etan, Kalakan taldeko Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jean Michael Bereau izango ditugu gurean.

urean.