Faktoria
Otsailak 11
Eguraldia eta egurgintzaren tradizioa, gaurko ‘Faktoria’n
B.F
EiTB
Gainera, Ibon Sarasolaren 'Sinadura'z gozatzeko aukera izango dugu, 9:30etik aurrera.
8:00etan emango diogu hasiera gaurko ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. 8:30ean, Bingen Zupiria, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendi izango ditugu gurean solasean.
9:30ean, Ibon Sarasola hizkuntzalariaren asteroko ‘Sinadura’ entzuteko aukera izango dugu. Gero, eguraldiaren inguruko tarte berezia egingo dugu, Onintze Salazar, Jakoba Errekondo eta Unai Pascualekin.
Magazinean, egurgintzak Euskal Herrian izan duen garrantzia aztertuko dokumentala egiten ari diren Jon Maia eta Marijose Barriola izango ditugu, 11:30etik gora. Gainera, dokumentalean agertuko den Anita Aierdi aizkolari ohia elkarrizketatzeko aukera izango du Manu Etxezortuk.
12:00etan, Suedian bizi den Mikeldi Bengoa bergararra izango dugu gurean. Herrialde honetako ohiturak eta bizimodua nolakoak diren azalduko digu Mikeldik.
digu Mikeldik.