Faktoria
Otsailak 23
Xalaren agurra eta Cool-tour proiektua, gaurko ‘Faktoria’n
B.F
EiTB
Gainera, Gasteizko eskola publikoak geto bihurtu ote diren aztertuko dugu.
8:00etan emango diogu hasiera astearteko ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Jarraian, Hedoi Etxarte, Laura Mintegi eta Iñaki Galdos izango ditugu gurean solasean.
9:30ean, Koldo Almandozek hartuko du solaskideen testigua, asteroko zinema tartearekin. Gero, Gasteizko eskola publikoak izango ditugu hizpide. Herritar askoren ustez, geto bihurtu dira hiriburuko hainbat eskola. Gaia jorratzeko, irakastetxeko kide bat, guraso elkarteko kideak bat eta ama etorkin bat gonbidatuko ditugu gurera.
Igandean, Hego Euskal Herrian bere azken partida profesionala jokatu zuen Yves Sallaberry ‘Xala’k. Gurekin izango dugu ‘Faktoria’ magazinean, 11:00etatik gora. Gainera, bere ibilbide profesionalarekin zerikusi handia duten Panpi Ladutxe eta Sebastian Gonzalez gonbidatuko ditugu gurera.
12:30ean, ‘Cool-tour’ ezagutuko dugu, gaztandegi bat oinarri hartuta, gastronomia eta turismoa uztartzen dituen egitasmo honetaz arituko gara Kepa Ubarretxenarekin.
arretxenarekin.