Itxi

Faktoria

Faktoria

Xala: 'Ondo sentitzen naiz, nik jokatzen segituko nuke'

B.F

EiTB

Yves Salaberry, Panpi Ladutxe eta Sebastian Gonzalez 'Faktoria'n izan dira, Xalaren ibilbide profesionalaren bukaeraz mintzatzen.

Igandean jokatu zuen Yves Salaberry Xala pelotariak azken partida profesionala Hego Euskal Herrian. Eibarko Astelena frontoi kutunean, Xalak publikoari urteetan zehar emandakoa eskertu zion.

Gaur goizean, Yves Salaberry, Panpi Ladutxe eta Sebastian Gonzalez izan ditugu ‘Faktoria’ko estudioan. Hirurak Xalaren ibilbide profesionalaren bukaeraz mintzatu dira Manu Etxezorturekin.

Hegoaldeko frontoiei agur esanda ere, "bizitza osoa pilotan jokatzen" emango duela esan digu Iparraldeko pilotariak. Bere burua ondo ikusten duela eta medikuak osasuntsu dagoela esan diola azpimarratu du Xalak. ASPE enpresarentzat, ostera, ez dago modu profesionalean jokatzeko moduan; medikuen txostenaren arabera, bi disko-hernia eta protusio bat ditu. Ez du polemika handitu nahi izan, baina azken partidetan bere onena eman duela nabarmendu du pilotariak.

Panpi Ladutxek ere penaz hartu du ASPEren erabakia. ‘Faktoria’n gogora ekarri dugunez, bera izan zen Xala eta Sebastian Gonzalez pilotariak Hegoaldera ekarri zituena. Ladutxeren ustez, ezinezkoa litzateke azken partidetan jokatu duen moduan jokatzea bi disko-herniarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Pilota