Itxi

Faktoria

Martxoak 9

'Afrikanized commerce' ezagutuko dugu gaurko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, OLBEren 'Txanozuritxu' umeentzako opera ezagutuko dugu.

8:00etan emango diogu hasiera asteazkeneko ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiko orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Ordu bat beranduago, 9:00ak aldera, Maite Artolak Nagua Alba Podemos Ahal Duguko idazkari nagusi berria elkarrizketatuko du.

9:30eko ekonomia tertulian, Beatriz Plaza eta Xabier Alkorta izango ditugu solasean, Mario Draghik ekonomia bizkortzeko iragarri dituen neurriak hizpide dituztelarik. Jarraian, Maialen Lujanbioren asteroko tartea entzuteko aukera izango dugu.

Magazinean, txanogorritxuren bertsio modernoa ezagutuko dugu. Izan ere, ‘Txanozuritxu’ izeneko haurrentzako opera prestatu du Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak. Operako mezzosopranoa eta zuzendaria izango dira gurean.

Gainera, Euskal Herrira heldutako etorkin afrikarrek gurean sortutako enpresa eta kooperatiba txikiak izango ditugu hizpide.

ditugu hizpide.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Podemos berriak