Itxi

Faktoria

Martxoak 10

Afizio bera duten guraso eta seme alabak, ‘Faktoria’n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Ibon Sarasola hizkuntzalaria 'ahaldundu' eta 'ahalduntze' hitzez mintzatuko zaigu.

8:00etan emango diogu hasiera osteguneko ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiko orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Jarraian, solasaldian, Bingen Zupiria, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendi izango ditugu gurean, eguneko lerro-buruen errepasoa egiten.

9:30etan, Ibon Sarasola hizkuntzalariaren ‘Sinadura’z gozatzeko aukera izango dugu. Aste honetan, ‘ahaldundu’ eta ‘ahalduntze’ hitzez mintzatuko da. Gero, inmatrikulazioen inguruko erreportaje berezia emitituko dugu, Oletako Abade Etxetik, Rafael Aldasoro eta Marivi Aldasoro protagonista ditugula.

Magazinean, Leioako Herri Unibertsitateaz arituko gara, Olatz Ipiñarekin, 11:00etatik gora. Eguerdiko 12:00ak aldera, ostera, ofizio edo afizio bera duten guraso eta seme alabak izango ditugu gonbidatu. Besteak beste, Xabier Euzkitze eta Aner semearekin hitz egiteko aukera izango dugu.

g> izango dugu.