Faktoria
Inmatrikulazioa
Oletako herriak Gasteizko Gotzaitegiaren aurkako auzia irabazi zuenekoa
B.F.
EiTB
Inmatrikulazioaren gaia izan dugu hizpide 'Faktoria'n. Rafael Unzalu eta Maribi Aldarsorok Oletako abade etxearen istorioa kontatu digute.
Elizaren eraikinen inmatrikulazioa izan dugu hizpide gaurko ‘Faktoria’n. Herritarren eta elizaren arteko tirabirak sortu dituen gai honetako adibide bat da Aramaioko Oleta auzoko abade etxearena da.
Oletako abade etxe honetan izan da Oihane Yustos lankidea, bertako herritarrak diren Rafael Unzalu eta Maribi Aldarsororekin. Rafaelek modu aktiboan parte hartu du Elizaren aurka izan duten borrokan. Bikoteak abade etxe bitxi honen jabetzaren istorioa kontatu digu.
1923an, auzoko eliza eraiki ostean, Oletarrek herrian bizi eta meza emango zuen apaiz bat eskatu zioten Calahorrako gotzaindegiari. Gotzaindegiak baldintza bakarra eskatu zien, apaizarentzat propio etxe bat eraikitzea. Garai hartan, Elizaren izenean jarri zuten edukitza. Jabetza, ostera, herriarena zela argi utzi nahi izan zuten hasiera batetik.
90. hamarkada hasieran, Arabako gotzaindegiak eliza bere izenean jartzeko ahalegina egin zuen. Herritarrek egoera honen aurrean neurriak hartzea erabaki zuten eta epaitegietara jo zuten. Urte askoko borroka eta mehatxuen ostean, epaileak arrazoia eman zien Oletarrei, eta ordutik hona, Aramaioko Oleta auzoko abade etxea herritarrena da modu ofizialean.
odu ofizialean.