Faktoria
Martxoak 15
Errefuxiatuak eta interneten arriskuak hizpide, ‘Faktoria’n
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, BCBL-ren egoitzan izango da Euskadi Irratiko unitate ibiltaria, ikerketarako erakundearen azken proiektuak ezagutzen.
8:00etan emango diogu hasiera ostiraleko ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiko orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Ordu bat beranduago, 9:00etan, ACNUR-eko Amaia Celorrio elkarrizketatuko du Maite Artolak, Siriako errefuxiatuen egoera lazgarria hizpide dutela.
9:30ean, Euskadi Irratiko unitate ibiltaria Donostian izango da, BCBL-ren egoitzan. Bertan, ikerketarako erakundearen azken proiektuak ezagutuko ditugu.
10:00etan, Jose Luis Padron lankidea gonbidatuko dugu estudiora. Blas de Oteroren jaiotzatik ehun urte bete diren honetan, poeta bilbotarraren inguruko informazioa emango digu Jose Luisek.
11:00etan, Julen Linazasoro izango dugu gurean, ziberbullying-a eta internetek eragiten dituen segurtasun arazoak hizpide dituela.
izpide dituela.