Faktoria
'Hotzikarak'
Petti: 'Lokaletik estudiora izugarri aldatu dira kantuak'
Euskadi Irratia
EiTB
Petti musikaria izan dugu gonbidatu gaur goizeko 'Faktoria'n. 'Hotzikarak' disko berriaren nondik norakoak kontatu dizkigu.
Petti musikaria izan dugu gonbidatu gaur goizeko ‘Faktoria’n. Hotzikarak diskoa argitaratu berritan, horren nondik norakoak kontatu dizkie Manu Etxezortu eta Ainhara Zuazabeitiari.
Kantariaren esanetan, hamaika estilotan abestu du disko honetan ere. Oraingo honetan, barruak kantu “argi eta positiboak” eskatu dizkiola esan digu. Joseba Irazoki eta Igor eta Iñigo Telletxea izan ditu bidelagun. Pettik azaldu digunez, musikari hauen ekarpenekin “kantuak izugarri aldatu dira lokaletik estudiora”.