Faktoria
Xabier Lizaso
'Musikak garun osoa ia aldi berean lanean hastea eragiten du'
B.F.
EiTB
Xabier Lizaso musikariak abian jarri du Do Re Ni proiektua. Haurren garuna estimulatzea du helburu ideia berritzaile honek.
Musika, euskara, kirola eta artea dira Do Re Ni proiektuaren oinarriak. Xabier Lizaso da ekimenaren sustatzailea eta ‘Faktoria’n izan da gaur goizean, proiektuaren nondik norakoak azaltzen.
Neurozientzian oinarritu du Do Re Ni-ren sustatzaileak proiektuaren onurak azaltzeko argudioa. Izan ere, estimulu ezberdinen aurrean garunak erantzuten duen modua aztertuta, musikak lortzen duena harrigarria dela esan digu Lizasok. “Musikak garun osoa ia aldi berean lanean hastea” eragiten duela esan digu musikariak. Gainera, matematika, hizkuntzak edo beste edozer gai lantzen ari garela ere, lagungarria omen da musika entzuten egotea.
Musikak haurrengan duen eragin positiboa frogatu nahian, pasadizo bitxia kontatu digu Lizasok. Hiru, lau eta bost urteko umeekin tailer bat egiten zegoela, begiak itxi, musika entzun eta sentitzen zutena adierazteko esan zien Lizasok. Halako batean, irakasleak ume bati galdetzeko keinu egin zion, eta musika horrek transmititu ziona esatera gonbidatu zuen. Umeak horrela egin zuen eta, bat batean, irakaslea negar malkotan ikusi zuen Lizasok. Gerora, eskolan zeramatzan hiru urteetan, ume horrek hitz egiten zuen lehen aldia zela esan zion irakasleak.
ion irakasleak.