Faktoria
Ezker Anitza-Podemos
Iñigo Martinez: 'Itzela litzateke EAEn ere bi alderdiek bat egitea'
Iñigo Martinez Ezker Anitzako Antolakuntza idazkariaren ustez, Espainian Podemos eta IUren arteko akordioak Euskadin ere Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bi alderdiek bat egitea erraztuko luke.
-
Iñigo Martínez, Ezker Anitza-IU
13:18 min
Euskadiko Podemosekin bilera egin bezperan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Euskadin akordioak adosteko aukerak ikusten ditu Ezker Anitzako Antolakuntza idazkariak. Estatu mailan bi alderdien arteko koalizioa gauzatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoan errazagoa izango dela uste du Iñigo Martinez idazkari nagusiak. Helburua, Legebiltzarrean ezkerreko gehiengoa lortzea da, Martinezen hitzetan.
Ezker Anitzako idazkariak esan digunez, bihar dute bilera Podemos eta Equo alderdiekin. Bertan, “gehiengo sozialaren aldeko gobernua” eratzeko proposamenak eramango dituztela esan digu Martinezek. Datorren Gobernua ezkerrekoa izatea nahi dutela argi duten arren, alderdi guztien proposamenak kontuan izango dituztela esan du Iñigo Martinezek 'Faktoria'n.