Faktoria
Maiatzak 11
Frantziako Lan Kodearen erreforma hizpide, ‘Faktoria’n
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, Jordanian bizi den euskaldun batekin izango gara, 11:00etatik aurrera, Faktoria Magazinean.
7:00etan abiatuko da asteazkeneko ‘Faktoria’, albistegiarekin. 8.00etatik aurrera, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerro-buruen analisia izango dugu entzungai.
8:30ean, Frantziako Gobernuak ezustean onartu duen Lan Kodearen erreformari tarte berezia egingo diogu ‘Faktoria’n. Ekonomia tartean, banketxe sektorean datozen aldaketak aztertuko ditugu, Beatriz Plaza ekonomia irakaslearekin eta Xabier Alkorta ekonomistarekin.
Magazinean, Jordanian barrena ibiliko gara, bertan bizi den euskal herritar baten eskutik, 11:00etatik gora. 11:45ean, ‘Migratzea ez da delitua’ jardunaldiei buruz jardungo gara antolatzaileekin.
tolatzaileekin.