Faktoria
Hirigintza eta euskara
'Herri txikietan etxegintzak eragin du euskara mailaren jaitsiera'
Euskadi Irratia
Imanol Esnaola, Gaindegiako koordinatzailearen ustez, hirigintzak eragin zuzena izan du udalerri txikietan euskarak izan duen garapenean
-
32:21 min
"Lurraldea eta Hizkuntza, Oraina eta Geroa III" izeneko jardunaldiak egin berri dituzte Donostian. Mintegi hori aitzakia hartuta, hirigintzak euskararen egoeran duen eragina aztertu dugu Jon Sarasua eta Garbiñe Ubeda solaskidearekin.
Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaile eta hizkuntzalariak azaldu dizkigu jardunalditik atera diren ondorioak. Gaindegiak, udalerri euskaldunetako egoera soziolingustikoan eragin duten faktoreen azterketa egina du.