Itxi

Faktoria

Musika

Itsaso Elizagoien: 'Nuñezekin beste mundu bat ezagutzen ari naiz'

Itsaso Elizagoien trikitilari etxalartarra izan dugu Faktorian. Carlos Nuñezenekin dabil Europan zehar kontzertuetan, eta musikari galiziarrarekin batera, Carlos Sauraren film berrian ere aritu da.

  • 20:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

20 urteko soinu jole gaztea Carlos Nuñezekin batera dabil azken aldian; musikari galiziarrarekin ari da zuzenekoetan, eta berarekin batera parte hartu du Carlos Saura zuzendariaren La Jota pelikula musikalean. Nuñezekin aritzeko aukera "erdi kasualitatez, youtubeko bideo batzuei esker" etorri zaiola kontatu digu. Gainerakoan, "Euskal Herritik apenas ateratzen" denez, mundu berri bat ezagutzen ari dela azaldu digu 'Faktoria'n Itsaso Elizagoienek.

Edozein modutan, Irunek ahizparekin batera erromeriatan jarraitzeko asmoa du: "Instantean Nuñezen aukerarekin asko gozatzen ari naiz, baina horrek ez du esan nahi Irunerekin jarraituko ez dudanik".

Datorren hilean estudiora sartzekoa da, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eskatuta, Geure Kolkotik diskorako hiru pieza grabatzera.