Faktoria
Faktoria
PASSEUSK txartela: Iparraldea-Hegoaldea, 5 euroren truke
Donostiatik Baionara joatea ahalbidetuko du, Hendaian tren edo autobus aldaketa eginez. Baionan beste autobus batzuk har daitezke Maule, Atharratze, Hazparne-Kanbo, Bastida eta Ezpeleta bisitatzeko
-
11:27 min
Euskotren eta Transports64 enpresek elkarlanean sortu duten txartela da PASSEUSK. Donostian trena hartu, eta Irunen edo Hendaian tren-autobus aldaketa eginez, Baionara hel gaitezke txartel horrekin. Ondoren, txartel bera erabiliz, Baionan beste autobus-linea batzuk hartzeko aukera izango dugu, hain zuzen ere, Maule, Atharratze, Hazparne-Kanbo, Ezpeleta edo Bastida bisitatzeko.
Egun bateko txartelarekin, joan-etorria 5 euroan egin ahalko dugu, Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan azaldu digunez. Oraingoz, Iparraldetik Gipuzkoara etortzeko erabili da gehien, Lezak aitortu digunez.
PASSEUSK txartela Euskotreneko geltokietan dauden salmenta automatikoa egiteko makinetan eta Transports64 enpresako autobus-geltokietan izango dugu eskuragarri, Lezaren esanetan.