Faktoria
Familia bidaia
Urtebeteko bidaia munduan zehar, sei seme alabekin
Ezpeletako Oier Hiriartek eta bere emazteak urtebeteko bidaia egin dute sei seme alabekin. Ekialderantz abiatu ziren furgonetaz, Laos eta Tailandiaraino.
-
Familiaren collage
25:18 min
Oier Hiriartek eta bere emazteak urtebeteko bidaia egin dute sei seme alabekin. 2013an abiatu eta munduan barrena ibili ondoren, 2014an bueltatu ziren Ezpeletara. 2,5,9,10,4 eta 16 urte zituzten haurrek bidaia egin zutenean. Bidaiaren antolaketan beste horrenbeste denbora eman zuten Oier Hiriartek Euskadi Irratiko Faktorian azaldu digunez.
Urtebete horretarako etxea alokatzea erabaki zuten, eta seme alaben hezkuntzari dagokionez, urtebeteko lana aurreikusi zuten. 14 eta 16 urtekoentzat, urrutiko hezkuntza planifikatu zuten. Oier Hiriartek azaldu digu, Salbador ikastetxeko irakaslea dela eta bera arduratu zela nagusienekin lanak egiteaz.
Bere emazteak berriz, txikienekin landu zituen euskara, matematikak eta frantsesa, umeen irakasleekin lan-programa adostu ondoren. "Txikitxoenek bidaian zehar ikasi zuten irakurtzen nire emaztearekin", Hiriartek azaldu digunez.
Furgonetarekin Ekialderantz abiatzea erabaki zuten, Laos eta Tailandiaraino. Liluratuta bueltatu dira Irango, Nepaleko eta Laosko herritarrekin. "Harreman berezia sortu zen. "Egunero gonbidatzen gintuzten beraien etxeetara otorduak egitera eta lo egitera". Hainbat gonbidapen errefuxatu behar izan zituztela gaineratu du Oier Hiriartek.
Herrialde guztietako ohituretan murgildu ziren Oier eta bere familia. Baina Asiako herrialde hauen kultura ezagutzeaz gain, paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera izan zuten, 'Faktoria'ri bidalitako argazki hauetan ikusten dugunez.