Itxi

Faktoria

Hezkuntza

Seme-alaben ikastolako whatsapp taldea

Gehiengoak erabilera egokia egiten du baina, sare-sozialek (whatsapp taldeek kasu) irakasleenganako irainen eta kritiken oihartzuna handitzen dute

  • 25:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Seme alaben hezkuntzari dagozkienak beste guraso batzuekin partekatzeko sare sozialak erabiltzea ohikoa bilakatu zaigu. Batez ere, beste guraso batzuekin whatsapp taldeak eratzea. Gehiengoak erabilera egokia egiten badu ere, sare sozialek irakasleenganako irainen eta kritiken oihartzuna handitzen dute.

Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Josu Etxaburu Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Elkarteko presidentearekin, Esther Martinez Baikara Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioko kidearekin eta Raul Etxandi Nafarroako ANPE sindikatuko ordezkariarekin hitz egin dugu. Nafarroan, 13 ikasleri erasoak egin dizkiete sare publikoan eta horrelakoak gertatzen direnean, "irakasleek ez dakigu zer egin" esan digu Etxandik. Protokolo baten beharra azpimarratu du.

Whatsapp taldeak informatzeko erabiltzen dira gehienetan baina, badituzte arriskuak. Izan ere, horien bitartez autonomia kentzen diegu haurrei. Esther Martinezek azaldu digunez: "Bazterketa ere ematen da. Azpitaldeak sortzen dira eta gurasoen arteko harremanak eragin nabarmena du haurrengan"

Desadostasunak desadostasun, horiek aurrez aurrekoetan hitz egitea eta konpontzea gomendatu du Etxaburuk. Izan ere, irakaskuntza eta hezkuntza elkarlana da eta "ez dago etsairik"