Faktoria
Faktoria
Aralarko parajeetan 14 orduz
Igandean, hilaren 29an, izango da Aralarko Adiskideek antolatutako 14 orduko ibilaldia. Antolatzaile eta mendizaleak izan ditugu Faktorian.
-
Aralarko San Migel
13:45 min
Joko Olinpikoekin bat eginez, lau urtez behin ospatzen da Aralarko parajeetan 14 orduko mendi ibilaldia. Tolosan hasi eta bertan bukatzerako, 17 herritan barrena ibiliko dira ia 70 kilometroko ibilbidean.
Aralarko Adiskideak elkarteko Asier Hilariok azaldu digu, aurten bi aldaketa izango dituela martxak: jatekorik ez dute banatuko anoaguneetan, eta azken zatia, Amezketatik Tolosarakoa, errepidez egin beharrean, menditik itzultzeko modua izango da.
Demetrio Bengoa eta Arantxa Dorronsoro mendizaleak ere izan ditugu. 78 urte ditu Demetriok eta 1967az geroztik martxa guztietan hartu du parte. Arantxa aldiz, familiako beste bost lagunekin ateratzekoa da igandeko ibilaldian.