Faktoria
Txakurren argazkiak
Mestizaa, txakurren argazkiak baino askoz gehiago
Maider Sierra argazkilari profesionalak Mestizaa proiektuaren berri eman digu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
-
7:59 min
Argazkilariek lan handia izaten dute garai hauetan jaunartze eta ezkontzekin. Gaur ‘Faktoria’ saioan ezagutu dugun laguna argazkilari profesionala da, eta lan horietan ibili izan den arren, bestelako argazki bereziak egiten ditu orain.
Maider Sierra txakurren argazkilaria da. Bere bizitzako bi pasioak uztartuta, Mestizaa proiektua sortu du. Bilboko Miraflores kaleko estudioan ezagutu dugu argazkilari gaztea, Queen eta Sugaar txakurrekin batera.
Horren esanetan, pazientzia eta gailetatxoak dira argazki-saioak arrakastatsuak izateko osagai nagusiak. Etxeko lau hankadunei erreportaje berezi bat egin nahi izanez gero, estudiora joanda edo Mestizaaren webgunearen bitartez jar gaitezke harremanetan berarekin, Maiderrek berak esan digunez.
k esan digunez.