Itxi

Faktoria

Leike proiektua

E.Gandiaga: 'Ez dugu funtzionatzen ez duten politiken hutsunea beteko'

Lea-Artibai eskualdean dagoen beharrizana azaleratzeaz gain, erakunde publikoek eskaintzen duten zerbitzua salatu nahi dute, aniztasun funtzionala dutenek beraien hiritik kanpo joan behar baitute.

  • 14:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aniztasun funtzionala duten pertsonek independizatzeko duten aukera bakarra, gaur egun, beraien herritik kanpo dute. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen etxebizitza tutelatu eta babestuak Bilbo hiriburuan eta inguruan daude. Hori dela eta, Gizarte Integrazioa bultzatzeko lanean ari den Markina-Xemeingo gazte talde batek "Leike" proiektua sustatu zuen.

Udaletxearena den etxebizitza batean, aniztasun funtzionala duten pertsonen beharrizanei erantzuteko sortu zen orain 6 hilabete proiektua. 10 gazte aritzen dira aniztasun funtzionala duten hiru gazteren egunerokotasunean gidaritza lanetan. Gaur egun, beraien autonomia eta elkarbizitza garatzea du helburu.

Estebe Gandiaga boluntarioak esan digunez, "Bilbon egiten dena Bizkaiko edozein herritan egitea posible dela erakutsi nahi genuen 6 hilabeteko epean boluntario lanak eginda"; izan ere, horren esanetan, "integrazioaren izenean eskatzen zaien lehen urratsa desintegrazioa da". Erakundeen hutsuneak erakundeek eurek hobeto kudeatu beharko lituzketela esan digu boluntarioak. "Gure asmoa ez da Aldundiak ematen duen zerbitzua ordezkatzea. Ez dugu funtzionatzen ez duen politika baten hutsunea beteko", nabarmendu du Gandiagak. "Posible dela demostratu dugu, orain erakundeek eman behar dute erantzuna", gaineratu du.