Faktoria
Trafiko delituak
'Garen bezala gidatzen dugu ala gidatzen dugun bezalakoak gara?'
Jon Onaindia, EAEko trafiko delitugileek egiten dituzten ikastaroetako koordinatzailea, 'Faktoria'n izan da.
-
15:25 min
2015ean ia 3.000 lagun zigortu zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan trafiko delituak egin zituztelako. Hain zuzen ere, esparru horietako delituak dira EAEn gehien epaitzen direnak. Espetxe zigorra eta isun ekonomikoak jasotzen dituzten delituak dira, baina, gaur egun, zigortutako gehienek, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzen dute.
Jon Onaindia psikologoa (ikastaro horien koordinatzailea) eta Aitor (trafiko delitu bat egin ostean, zigorra jaso zuen eta ikastaro horietan parte hartu du) izan ditugu 'Faktoria'n, horretaz aritzeko.