Faktoria
Antzerkia
Ramon Agirre: 'Euskal Herri burujabearen ereserkia prest dugu'
Lehendakariaren eskaera bati erantzunez prestatu behar izan dute Euskal Herri burujabe batek beharko lukeen kontsentzuzko ereserkia "Putinen Guardasola" antzezlanean Ramon Agirrek eta Inazio Tolosak.
-
4:13 min
Xentimorik gabe estreinatu zutenetik (2010), bikote sendoa osatu dute Inazio Tolosak eta Ramon Agirrek. "Putinen guardasola" antzezlanean Nik eta Ray dira oholtza gainean, bi musikari.
Lehendakariak hala eskatuta, Euskal Herri burujabe baterako kontsentsuzko ereserki bat osatu beharko dute. Euskal Herriaren izena mundu osora zabalduko duen kantu gogoangarria. Ereserki hori "prest" dutela kontatu digu Ramon Agirre aktoreak Euskadi Irratiko Faktorian eta gaur Hondarribiko Itsas-etxean izango dela ikusgai iluntzeko zortzietan.
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren zuzendaritzapean, "Altzoko Handia" filmean parte hartuko du Ramon Agirre aktoreak eta kontatu digunez, bukatu berri du berari dagokion zatiaren grabazioa. Pelikulari "oso-oso tankera ona hartzen diot", esan digu Ramon Agirrek Faktorian.