Faktoria
Ekainak 3
Kirolak gizartean duen oihartzuna hizpide, ostiraleko 'Faktoria'n
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, Gaztea maketa lehiaketa irabazi duen Dekot taldea izango dugu gurekin 11:00etatik aurrera.
7:00etan abiatuko da ostiraleko 'Faktoria', albistegiarekin. 8.00etatik aurrera, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerro-buruen analisia izango dugu entzungai.
‘Pentsalariak’ tartean, azken asteetan kirol albisteek komunikabideetan izan duten garrantziaz arituko gara. Kirolak gure gizartean duen pisua eta gazte eta umeei zuzentzen dizkiogun mezuez mintzatuko gara Igor Arenaza futbol entrenatzailearekin.
11:00etan, Aitor Arrieta ballet nazionaleko dantzaria izango dugu gonbidatu. Dekot taldeko bi kideekin izango gara, Gazteako maketa lehiaketa irabazi berritan.
11:30etan, Txirritaren biografiaz eta Xabier Letek egindako Gabon Txirrita ikuskizunaren bertsio gaurkotuaz hitz egingo dugu, bertsolariaren heriotzaren 80. urteurrenean.