Faktoria
Faktoria
Indie eta elektronika soinuak, Dekot taldearen erritmora
Gaztea maketa leihaketa irabazi berri duen Dekot taldeko Ibai Aierza eta Janire Lopez izan ditugu 'Faktoria'n.
-
16:40 min
Ate berriak irekitzeko aukera gisa hautematen dute Dekot taldeko kideek Gaztea maketa leihaketako XXV. edizioa irabazi eta BBK Live jaialdian zuzenean aritzea. Ibai Aierza gitarristak eta Janire Lopez baxujoleak kontatu digutenez, ezin hobea da Bilboko jaialdian parte hartzeko aukera, miresten dituzten taldeekin oholtza konpartitzeaz gain, musika industriako eragile esanguratsuen topagune ere badelako.
Lurra, Haizea, Ura eta Sua abestiak biltzen dituen lana aurkezten ari da Maruri-Jatabeko banda, eta indie, rock, post punk eta doinu elektronikoen artean mugitzen diren kantuak. Euren musika sailkatzea zaila dela eta etiketa zehatzetara mugatzea gustuko ez dutela nabarmendu dute Aierza eta Lopezek. Halaber, abestietako hitzak ingelesez izan arren, etorkizunari begira, euskarari tartea egiteko asmoa dutela azaldu dute, konposaketa berriak taldearen eta kantuen izenak bezala izan daitezen.