Faktoria
DONOSTIA 2016
Mundu osoko artelan ezagunak ikusgai izango dira Donostian
Bake Ituna proiektuaren baitan, hainbat museotako artelan ezagunak ekarriko dituzte Donostiara. Erakusketa honen bidez arteak bakea, gerra eta biolentzia nola erakutsi izan dituen erakutsiko dute.
-
14:28 min
Donostia 2016ren baitan, Bake Ituna proiektua aurkeztuko dute ekainaren 17an. Erakusketa hau ekainaren 18tik urrira bitartean egongo da ikusgai San Telmo museoan eta Koldo Mitxelenan. Gaur, Felipe Retamal Donostia 2016ko kidea eta Leire San Martin proiektuaren arduraduna izan ditugu gurean honi buruz aritzeko.
Bake Ituna proiektuak arteak bakea, gerra eta biolentzia nola islatu dituen erakutsi nahi du. Horretarako, munduko hainbat museo ezagunetatik, Louvre, Reina Sofia edo Pradotik esaterako, 400 artelan baino gehiago ekarriko dituzte Donostiara; horietako zenbait Euskal Herrian inoiz ikusi ez direnak. Artista ezagunen artelanak dira, gainera; horien artean, Goya, Muller edo Picassorenak. Guztion gozamenerako jarriko dituzte Donostian ikusgai.
Artelan hauek azken 500 urteetan gertatutako guztia islatzen dute, eta ez dira guduekin lotutakoak soilik; bertan, denetik aurki daitekeela esan digute. Horrez gain, erakusketa txikiagoak ere egongo dira uda honetan Donostian.