Faktoria
AISIALDIA
Ba al dugu karta jokorako ohiturarik Euskal Herrian?
Aurten betetzen dira 100 urte Heraclio Fournier Gasteizko karta ospetsuenen sortzailea hil zela eta mendeurren honek zer pentsatua eman digu: Euskal Herrian jokatzen al dugu kartetan gaur egun?
-
8:31 min
Denok dugu etxeko kajoian karta sortaren bat edo beste. Batzuk gehiagotan aterako dugu mahaira, eta besteek hautsak hartua izango dute honezkero. Jendeari galdezka aritu gara ea Euskal Herrian karta jokorako dugun tradizioari eusten ote diogun, eta aurkitu ditugu karta jokoan zaleak direnak. Karta sorta bat erosteak zenbat balio duen ere kontatu digute, eta udara eta Gabon garaian saltzen omen dira gehien.
Etxean eta lagun giroan ez ezik, museoetan ere badute lekua kartek. Munduan sei museo daude kartetan espezializatuak, eta Gasteizen dugu horietako bat: Fournier Karta Museoa, Bendaña jauregian. Heraclio Fournierrek sortu zuen karta firma hau duela 146 urte, eta ordutik oso ezaguna da. Heraclio hil zela eta museoa ireki zutela 100 urte bete dira aurten, eta Gasteizen ospakizunetan murgilduta dabiltza hilabete hauetan.