Itxi

Faktoria

HAURTZAROA

Aparteko adimena duten haurrak

Orain arte haur superdotatu deitu diegunak, aparteko adimena duten haurrak dira orain. Maider Velda psikopedagogoak haur hauen bizipenei buruz eta ingurukoek hartu beharreko jarrerez hitz egin digu.

  • 6:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aparteko adimena duten haurrei buruz hitz egin dugu. Ezjakintasuna, aurreiritziak eta beldurra nagusitzen dira askotan gurasoengan notizia entzuten dutenean. Dagoeneko aldatu dugu deitzeko modua eta ez diegu superdotatu deitzen, baina orandik gai honekiko ezjakintasunak jarraitzen du.

Maider Velda psikopedagogoarekin egon gara gaurko Faktoria saioan. Berak ere aparteko adimena du eta horretan dihardu lanean aparteko adimena duten haurrekin. Jakina da gaitasun hau ez dela nota onetan islatzen; haur hauen berezitasunen artean daude gainerakoentzat oharkabean pasatzen diren gauzez ohartzen direla, hiztegi aberatsa izan ohi dutela edota gauzak oso azkar ikasteko abilezia.

Esan behar da, nesken kasuan zailagoa dela gaitasun hauek antzematea oharkabean pasatzeko duten joeragatik. Maiderrek dio haur hauei euren prozesua egiten utzi behar diegula, gehiegi eskatu gabe eta beldurrak ahaztuta.