Faktoria
BIZIPENAK
Pelikula bat egiteko moduko bizitza
Bibiñe eta Ibone Belaustegigoitia ahizpekin egon gara eta beraien bizitzen berri eman digute. Oso txikiak zirela Mexikora joan ziren eta gaur egun bata Areetan eta bestea, berriz, Mexikon bizi da.
-
20:44 min
Bibiñe eta Ibone Belaustegigoitia ahizpekin egon gara. Bibiñek 87 urte ditu eta Areetan bizi da. Ibonek, berriz, 86 urte bete berriak ditu eta Mexiko du bizilekua. Egun hauetan Euskal Herrira etorrita dabilenez, biak elkartzeko modua izan dugu eta euren bizipenen berri eman digute.
Biak izan dira oso kirolariak; Ibone Olinpiar jokoetan parte hartu zuen lehen emakumea izan zen, 1948an Londresen Mexiko ordezkatuz tranpolin saltoan. Bibiñe, berriz, tenisean ibilia da eta Balentziaga diseinatzailearen soinekoak edukitzeagatik ere ezaguna da.
Txikitako bizipenetatik hasi eta gaur egunera artekoak kontatu dizkigute. Urte asko pasa arren, horrek ez die memoria lausotu eta atzo gertatu balira bezala oroitzen dituzte gauzak.