Itxi

Faktoria

Azkena Rock Festival

Hamabosgarrenez, rock doinuak Gasteizen

Gasteizeko Mendizabala barrutian ospatuko den Azkena Rock jaialdia izan dugu hizpide 'Faktoria'n.

  • Azkena Rock 2016

    16:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udarako musika jaialdiak urtean behin gozatzeko ekitaldi seinalatua izan ohi dira askorentzat, oporrekin lotuak sarritan, abentura kutsukoak eta erakarpen berezia dutenak. Musika da festaren erdigune, baina tokian tokiko janaria, jendea eta ingurune berriak ezagutzeko aukera ere probesten dute bertara gerturatzen direnek.

Ekainaren etorrerarekin, bata bestearen atzetik ospatzen dira eta horietako bat da Gasteizko Azkena Rock festibala. Mendizabala barrutian ospatzen da, hiritik hamar minutu eskasera, eta aurten hamabosgarren edizioaz gozatuko dute rock zaleek bihar arratsaldean hasi eta larunbat gauera bitartean, The Who eta The Hellacopters taldeen presentzia seinalatuarekin.

Azkena Rocken hamabost urteko ibilbideari errepasoa egin diogu, Cobra taldeko Haritz Lete abeslaria elkarrizketatu dugu, aurtengoan oholtza gainean izango den euskal talde bakarrenetakoa, eta aurreko edizioetan festibalean izan direnen bizipenak ere bildu ditugu.

Bitxikeria gisa, festibalaren historian bigarren aldiz ARF Wedding Chapel izeneko kapila irekiko dute, non Mendizabalara bertaratzen direnek Las Vegas estiloko ezkontza ospatzeko aukera izango duten, Iñigo Salinero "Txaflas"en gidaritzapean.

Sarrera bila dabiltzanek, oraindik eskuragarri dituzte jaialdiaren webgunean bertan: wwww.azkenarockfestival.com edota Kutxabank zerbitzu sarean.