Faktoria
YOGA
"Yoga bizitzeko modu egoki bat da"
Yogaren eguna da bihar mundu osoan, eta Donostian ere ospatuko dute. Juan Jose Urbieta 'Vashista' yoga irakasleak biharko egunaren berri eman digu eta yogaren onurei buruz hitz egin digu.
-
19:35 min
Nazio Batuen Erakundeak 2014an izendatu zuen ekainaren 21a yogaren nazioarteko egun bezala. Beraz, mundu osoan ospatuko dute bihar egun hau kaleetan yoga erakustaldiak eginez, baita Donostian ere. Kontxako hondartzan, goizeko zortzietan, eta EHUko Ibaetako campusean, arratsaldean, izango dira yoga erakustaldiak, eztabaidak eta solasaldiak.
Juan Jose Urbieta 'Vashista' zumaiarra izan da gaurko 'Faktoria' saioan. Yoga irakaslea da eta berarentzat yoga "bizitzeko modu egoki bat" dela kontatu digu; norbere sakontze lanean lagundu behar duela uste du. Guztientzako egokia da, horren esanetan, osasun kontuak konpontzeko, erlaxatzeko zein bizitzari zentzua aurkitzeko.