Faktoria
OSASUNA
Hezurrak luzatzeko ebakuntzak
Basurtuko erietxean lan egiten duen Haizea Peñak eta altuera txikiko pertsonei hezurrak luzatzeko ebakuntzak arazo psikologikoak daudenetan soilik egiten dizkietela esan digu, ez estetikagatik.
-
11:24 min
Haizea Peña Basurtuko Ospitaleko Haurrentzako Ortopedia saileko medikuntza laguntzailea izan dugu gaur 'Faktoria' saioan. Bertan azaldu digunez, beraien saileko kasurik ohikoenak hausturak badira ere, badaude haurraren garapenarekin loturiko gaitzak.
Gaitz horietako bat enanismoa edo akondroplasia da, hezurren hazkuntzan eragiten duena. Pertsona horiei ez zaizkie hezurrak hazten, eta oso altuera txikia izan ohi dute. Haizea Peñak kontatu digu arazo hau duten pertsonei hezurrak luzatzeko ebakuntzak egiten dituztela, baina ebakuntza hauek ez dira estetika arrazoirengatik egiten, gaitzak arazo psikologikoak eragiten dituenean soilik jartzen dute prozesua martxan. Prozesu osoa eta ebakuntza bera ere nahiko konplikatuak direla esan digu.
Euskal Autonomia Erkidegoan urtean horrelako dozena erdi ebakuntza egin ohi dituzte, eta emaitzarekin pozik geratu ohi da jendea, Haizearen hitzetan. Ebakuntza hauek haurtzaroan egitea komeni dela ere jakinarazi digu, hezurrak hazten ari direnean. 25 urtetik aurrera, beraz, ez dituzte hezurrak luzatzeko ebakuntzak egiten.