Faktoria
DSS2016
'Adiorik gabe', alde guztietako 14 biktimaren omenez
Mireia Gabilondok, Joxan Goikoetxeak, Teresa Calok eta Iñaki Salvadorrek sortu dituzten lanak Antzoki Zaharrean eskainiko dira, DSS2016ren baitan, uztailean, irailean eta azaroan.
-
14:14 min
Biktima bakoitzaren memoria musikal zein literarioa oinarri hartuta egin dituzten piezen emanaldiak hiru ekitalditan banatuko dituzte. Horietako lehenengoa uztailaren 2an izango da, Antzoki Zaharrean, 12:00etan, Xabi Paya Europako Kultur Hiriburutzaren programazio zuzendariak Joxan Goikoetxearekin batera Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan azaldu digunez. Bertan, musikaren eta hitzen bitartez, Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Garate, Garrido-Velasco familia eta Eugenio Olaciregui Borda omenduko dituzte.
Bigarren ekitaldia irailaren 25ean egingo da, eta Tomás Alba Irazusta, Enrique Casas Vila, Gerónimo Vera García eta Aureliano Calvo Val biktimak izango dira memoria artistikoaren ardatz.
Azken ekitaldia azaroaren 13rako programatu dute, eta Santiago Oleaga Elejabarrieta, Francisco Javier Gómez Elósegui, Mª José Bravo del Valle eta Ángel Jesús Mota Iglesias gogoratuko dituzte bertan.
Emanaldiak Teresa Calo, Mireia Gabilondo, Joxan Goikoetxea eta Iñaki Salvador artistek zuzenduko dituzte.
Parte-hartzea irekia da, baina izena ematea gomendatu dute, bertan sar daitezkeen ikus-entzuleen kopurua neurtzeko. bakeapaz@dss2016.eu helbidera idatzi edo 943 483 344 telefono zenbakira deituta eskatu ahal da gonbidapena.