Faktoria
TITULARRAK
Asteko titularren analisia
Bi titular nagusi izan dira asteko errepasoan: Jorge Fernandez Diaz Espainiako barne ministroaren grabazioei buruzkoa bata, eta 1966an Palomaresen izandako leherketa nuklearrari buruzkoa bestea.
-
18:39 min
Astero bezala Argiako Unai Brea eta Noticias de Gipuzkoako Jurdan Arretxe izan ditugu asteko titular nagusien errepasoa egiten. Jurdan Arretxek, Espainiako gorteetako hauteskundeen atarian, Jorge Fernandez Diaz Espainaiko barne ministroaren eta Kataluniako Iruzurraren Kontrako Bulegoko buruaren arteko elkarrizketaren grabazioak sortutako polemikaz hitz egin digu. Eldiario.es-eko titularrak eman dio hizpidea: "Poliziak lau urtez egindako gerra zikina eskutan lehertu zaio PP-ri hauteskunde bezperan".
Unai Break, berriz, 1966an Palomaresen bi hegazkinen arteko talkaren ondorioz izandako leherketa nuklearraren harira, New York Times-en titularra aukeratu du: "50 urte geroargo minbiziak jota daude Palomares garbitu zuten estatu batuar militarrak". Unai Break kontatu digunez, bertan lanean aritu ziren 40 militarretatik 21ek minbizia garatu dutela eta 9 dagoeneko hilik daudela ikertu du The New York Times egunkariak.