Itxi

Faktoria

ISLANDIA

Islandia apur bat gehiago ezagutu dugu

Maider Urrestarazu idiazabaldarra Islandian bizi da eta Eurokopan Islandiako futbol selekzioak aurrera egin izanak eta orain gutxi izandako hauteskundeek eman digute zertaz hitz egina Maiderrekin.

  • Islandia

    11:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Islandiako futbol selekzioa Eurokopako final zortzirenetara iritsi da, eta gaur Ingalaterraren aurka partida erabakigarria jokatuko du. Horren selekzio txikia izanik ezusteko handia ari da izaten, eta denak gauerako prest daudela kontatu digu Maider Urrestarazuk. Taberna guztiak Islandiako banderaz apainduta daudela eta jendea oso baikor dagoela ere kontatu digu. Presidentetzarako hauteskundeei buruz ere hitz egin dugu. Asteburuan izan ziren, eta Gudni Th. Johannessonek irabazi ditu.

Edurne Erasmus programarekin joan zen Islandiara orain dela hiru urte, eta ordutik udara guztietan joan ohi da bertara lanera. Herrialde "xumea eta polita" dela esan digu, eta oporretan bertara joateko gomendioa ere egin du.