Itxi

Faktoria

HIZKUNTZAK

Zenbat hizkuntza ezberdin hitz egiten dira Donostian?

Badihardugu Euskara Elkarteak jarri du martxan "101 L" proiektua. Gaurtik hasita, auzoz auzo ibiliko dira jendea elkarrizketatu eta Donostian zenbat hizkuntza ezberdin hitz egiten diren ikertzen.

  • 9:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Udalaren datuen arabera, Gipuzkoako hiriburuan, 141 herrialdetatik etorritako jendea bizi da. Baina zenbat hizkuntza ezberdin hitz egiten dira Donostian?

Galdera hori mahaigaineratu du Badihardugu Euskara Elkarteak eta erantzun bila abiatuko dira gaur "101 L" proiektua martxan jarriz. Furgoneta bat hartu eta Donostiako auzoetan barrena ibiliko dira jendea elkarrizketatu eta bere hizkuntzan hitz egiteko eskatuz.

Uztailaren 2an emango diote amaiera karabana honi, eta aste hontako bilketa web-gune batean jasotzea da helburua, abenduan ikusgai egongo dena.