Faktoria
Okela Sormen Lantegia
Euskharategia ekimenarekin artea, sortzaileak eta euskara batu dituzte
Duela hiru urte sortu zutenetik, arte sozializatzeko helburuarekin, bertako artisten sarea osatzen dihardute kideek. Euskara eta artearen inguruko jardunaldiak ere martxan dituzte.
-
11:50 min
Duela hiru urte Bilboko San Frantzisko kaleako harategi zahar batean dauka egoitza Okela Sormen Lantegiak. Nora Aurrekoetxeak, Irati Astobietak eta Izaro Ieregik, Arte Ederrak amaituta, euren kasa lan egitea erabaki zuten, euren sortutako lantegi honetan. Beren jardunean, artea sozializatzeko ardura lehen mailakoa izan da hasieratik. Horrela, hainbat ekimen antolatu dituzte. Esaterako, Euskal Herriko artisten sarea osatzen dihardute, Artisten Meeting Point izenburupean. Bi hilabetetan behin, artistekin topaketak izaten dira Okelan, publikoari irekiak.
Gainera, aurtengo Euskharategirako izen-emate epea ere zabalik dute. Jardunaldiak urrian hasi eta ekainera arte iraungo dute. Artearen munduan euskaraz aritzea zein zaila den konturatuta, artearen bidez euskaraz ikastea ahalbidetzen dute bertan. Era horretan, euskarak, sortzaileen eskutik, artean zabalkundea izan dezan.