Itxi

Faktoria

UDA

Udaren alde ilunak

Idoia Torregaraik denboraldiari agur esateko kanten bilduma bat egin, eta denok espero bezala udari ongi etorria eman ordez, garai honetatik gutxien gustatzen zaizkion gauzen ranking-a egin digu.

  • Idoia Torregarai eta Manu Etxezortu

    Idoia Torregarai eta Manu Etxezortu Euskadi Irratian, 'Faktorian'

    18:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Udari agur esateko agur kanten bilduma bat egin du Idoia Torregaraik denboraldiko bere azken tartean. Horien artean, "Agur Jesusen ama", Exkixuren "Agur" kanta, "Agur Xiberua", Pantxoa eta Peioren "Azken dantza", Negu Gorriak taldearen "Agur Salam", eta beste asko entzun ahal izan ditugu. Entzuleek ere izan dute euren agur kanten proposamenak egiteko aukera.

Baina Euskadi Irratiko neguko denboraldiari agur esan eta udari ongi etorria eman ordez, udaren alde ilunak mahaigaineratu dizkigu. Horien artean daude moskitoak, gauetan gelara sartu eta gure odola zurrupatzen dutenak; herriko festa guztietan dauden tiobiboak, gure poltsikoak hustu eta herrian txurro usaina zabaltzen dutenak; itsasoak gure hondartzetara ekartzen dituen algak eta baita eguzkitako krema ere, eman ezean erre eta emanez gero hondarra erakartzen duena. Beraz, uda ez da ematen duen bezain polita, baina hala ere denok pozten gara iristen denean.