Itxi

Faktoria

AISIALDIA

Euskal Herriko lehen ur parkea ireki dute Gorlizen

Gaur zabalduko dute "New diversion park", Gorlizeko ur parke berria. Uztailean eta abuztuan astelehenetik igandera egongo da irekita eta lagunartean jolasteko aukera izango da bertan.

  • 9:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko lehen ur parkea egin dute Gorlizko hondartzan, "New diversion park" deitu dutena. Parke hau Europako bigarren handiena da eta, gaurtik aurrera, uztaila eta abuztu osoan egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara.

Alain Arrizabalaga da ur parkearen sortzailea eta guk berarekin egoteko aukera izan dugu. Kontatu digunez, lagun artean ondo pasatzeko leku aproposa izango da. Eskalatzeko maldak, salto egiteko hutsuneak, tranpolinak... ez da dibertitzeko aukerarik faltako.

Guztira 60 lagunentzako lekua dago parke honetan eta aurrez erreserbak egin daitezke, beraz, probatu nahi duenak 639 67 35 51 telefonora deitu, besterik ez du egin behar.