Faktoria
Heriotza duinaren legea
'Suizidioa ez da delitua, hiltzen laguntzea bai. Nola ulertu hori?'
Heriotza duinari buruzko legea onartzekotan denean, Iñaki Olaizola heriotza duinaren aldeko taldeko kidearekin hitz egin dugu. Orain gaixoaren esku egongo da tratamenduari buruzko azken erabakia.
-
24:09 min
Iñaki Olaizola ingeniaritzan eta antropologian doktorea da eta heriotza duinaren aldeko taldeko kidea. Uste du pertsonaren nahia errespetatzea dela garrantzitsuena, medikuek eta erakundeek ezin dutela gaur egun duten bezainbesteko boterea eduki.
Egun, "sufrimendu handiegia" jasan behar du gaixoak sedazioa eman diezaioten. Olaizolak esan du hil nahi duenari hiltzen lagundu behar zaiola, ez dela logikoa suizidioa delitua ez izatea eta norbait hiltzen laguntzea, bai.
Ezustekorik ezean, Eusko Legebiltzarrak ostiralean onartuko du aho batez heriotza duinari buruzko legea. Legeak gaixoaren esku utziko ditu jaso beharreko tratamenduari buruzko erabakiak, aldiz, ez ditu jasotzen ez eutanasia ezta lagundutako suizidioa ere. Hori dela eta, Iñaki Olaizolari "Sedazioaren legea" izena egokiagoa iruditzen zaio.