Itxi

Faktoria

Idoia Mendia, PSE

'Gonzalezi errespetua diot baina, Sanchezi dagokio erabakiak hartzea'

PSE-EEko idazkari nagusia Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan da.

  • 16:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak orain arte bere alderdiko presidentegaiak esandakoari eutsi dio: "PSOEk ezin du bermatu ez aldeko botoarekin ezta absentzioarekin Mariano Rajoyren izendapena".

Felipe Gonzalez alderdikide eta presidente ohiak PPko presidentegaiaren inbestidura ahalbidetzea eskatuz idatzu duen artikuloaz galdetuta, Mendiak aitortu du beti irakurtzen dituela Gonzalezen artikuloak, "errespetu handia" diola baina, gogoratu dio "ardura orain Pedro Sanchezena" dela, bera da idazkari nagusia eta Sanchezek erabaki behar du zein bide hartuko duen PSOEk.