Itxi

Faktoria

Urretxindorrak

'Aitorren hizkuntz zaharra' entzunda emozioz negar egiten zuen jendeak

Bergarako taldeak 50 urte bete ditu aurten. Ospatzeko, larunbat honetan taula gainera igoko dira berriz eta 'Faktoria' entsegu batean sartu da.

  • 22:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

1966. urtean Julio Unamuno, Gotzon Vicuña, Juan Mari Narbaez eta Raul Calvo, eskolako lagunak elkartu eta taldea sortu zuten. Bergaran ikastolen aldeko jaialdian eman zuten lehen kontzertua eta handik aurrera herriz herri ibili ziren.

Zentsura ere bizi izan zuten eta arazo asko izan zituzten euren abestien letrengatik. "Aitorren hizkuntz zaharra" abestia esaterako "grabable pero no radiable" omen zen, irratian ezin zen jarri beraz eta kontzertuetan jotzen zutenean "jendeak emozioz negar egiten zuen".

Arrakasta handia izan zuten eta baita musikatik bizitzeko aukera ere, artista ezagun batekin Hego-Ameriketara joateko eskaintza izan zuten baina bestelako lanak zituztela eta etziren joan azkenean.

50 urte bete ditu taldeak aurten eta euren kantak berriz entzuteko aukera izango da larunbat honetan, uztailak 9, Bergarako Udal Pilotalekuan, arratsaldeko 19:30ean.