Itxi

Faktoria

Erditzeak etxean

'Guk babesa ematen dugu baina lana emakumeak berak egiten du'

Magale erditze prozesuan etxeko zerbitzua eskaintzen duen Gipuzkoako lehen elkartea da. Euren erditzeen jabe izan nahi dute emakume askok. Josune Ibargoyen eta Clara Rosas elkarteko emaginak gurean.

  • 17:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erditzea oso prozesu fisiologikoa dela uste dute Magale elkartean. Emaginek emakumea gidatu egin behar dute baina lana berak bakarrik egin behar du. Etxeko erditzeak ilunpetik ateratzea izan da euren asmoa eta beste herrialde batzutan egiten den bezala aukera hau Osakidetzak bere barnean hartzea aldarrikatzen dute.

Aurreiritzi asko dagoela uste dute gai honen inguruan baina informazio faltagatik omen da. Arrisku baxuko kasuetan bakarrik erditu daiteke etxean eta hospitalean izatea bezain segurua omen da haurra etxean izatea.

20. asteko ekografiarekin dena ondo dagoela ikusita orduan gomendatzen dute Magale elkartean eurekin harremanetan jartzea. Erditze prozesuan euren lana dena ondo doala ikustea da eta arazoren bat sortzen bada berehala hospitalera eramaten dute emakumea. Prozesu osoak (ahurdunaldiko bisitak, erditzea eta erditze ondorengo bi bisita) 2.500 bat euroko kostua du.