Itxi

Faktoria

Basabizitza kostaldean

Ibon Aristi: 'Hobeto ezagutzen dugu ilargia, itsasoa baino'

Udako Euskal Unibertsitateak euskal kostaldean marea artean bizi diren izakien inguruko ikastaroa antolatu du uztailaren 22tik 24ra.

  • 7:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Biologia unibertsitate graduko ikasleak ohituta daude landa-lana egitera. Mendi eta basoetara egin ohi dituzte irteerak, gure inguruneko izakiak aztertzeko. Aitzitik, itsasoko bizitza oparoa alde batera utzi ohi da. Hutsune hori kontuan hartuta, kostaldeko basabizitza ikertzeko ikastaro praktikoa antolatu dute aurten UEUko ikastaroen baitan.

Ibon Aristi biologoak, ikastaroaren antolatzaileak, non ibiliko diren eta zer ikertuko duten kontatu digu 'Faktoria'n. Marea-arteko bi gune bisitatuko dituzte: Zumaiako itsasbehera eta ur zutabea. Marea-arteko lur eremua, itsasgora ala itsabehera izan, batzuetan ur azpian egoten da, eta besteetan, aldiz, agerian geratzen da. Fenomeno honek guztiz baldintzatzen du lurrari itsatsita dagoen bizitza: algak, lapak, barraskiloak... Ur zutabean murgiltzean, berriz, arrainak aurkitzea espero dute.

Ikastaro honek ikasleek perspektiba eta ikuspegi kritikoa garatzea du helburu, etorkizunean, lanean edo doktore-tesia egiten dutenean, horrelako egoerei nola aurre egin ikas dezaten.