Itxi

Faktoria

Feminismoa zinean

Emakumeak ezinbesteko pieza, Euskalduna ontziolako gatazkan

Nosotras, mujeres de Euskalduna dokumentalean, Bilboko Euskalduna ontziolako gatazkan emakumeek egindako borroka jaso dute Larraitz Zuazo zuzendariak eta Araitz Rodriguezek, langile baten alabak.

  • 20:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

1983 eta 1988 bitartean, bost urteko borroka gogorra izan zen, Euskalduna ontziolak lanean jarrai zezan. Langile baten heriotza ere gertatu zen istiluetan. Emakumeek paper garrantzitsua jokatu zuten, baina ez zen azalera atera. Memoria berreskuratu nahian, dokumentala egin dute Larraitz Zuazok eta Araitz Rodriguezek.

Zuazo zuzendari lanetan ibili da Zinebiren bitartez. Rodriguez, bestalde, ontziolako langile baten alaba da, eta borrokak familian utzi zuen arrastoari segika, zazpi urte daramatza gaia ikertzen. Hasieran, behar identitario batetik, familian sufrimendu handia eragin baitzuen.

Alde positiboa ere atera diote, emakumeen lana itzaletik atera baitute. Emakume bezala kontzientzia hartzeko balio izan zien garai hark, haien arteko elkartasuna eta borroka posible zela ikusi zutelako. Garai hartako emakume protagonistekin grabatu dute dokumentala.

Nosotras, mujeres de Euskalduna udazkenean estreinatuko dute Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, Zinebin.