Faktoria
Uztailak 28
Foodtruck-ak hobeto ezagutzen, 'Faktoria'n
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, Zestoako Lili Jauregia hobeto ezagutuko dugu eta Baionako festen giroan murgilduko gara Faktoria magazinean.
9:30ean emango diogu hasiera 'Faktoria' magazineari, Ainhara Zuazabeitiaren gidaritzapean. Ordu erdi geroago, 10:00etan, Tabegozo foodtruck-eko Iker Fernandez de Agirre eta Aitziber Narbarte izango ditugu gonbidatu. Tabegozo foodtruck janari postuan, japoniar eta euskal gastronomien fusioa egiten dute.
10:30ean, turismoa egingo dugu Euskal Herrian barrena. Izan ere, Eneko Calvok Zestoako Lili Jauregia gehiago ezagutzen lagunduko digu. Gero, Baionako festen giroaren nondik norakoaren berri emango digu Andoni Lizeagak.
gak.